Parroki Taldeak
Osasun Pastoraltza
Behartsu eta gaixoen arretak lehentasuna dauka kristau maitasunerako. Horregatik lehentasuna daukate gure parrokian.
Gaixo eta adinduak ikustera joateko taldea daukagu. Gaixo edo bakarrik dagoen norbait ezagutzen baduzu eta lagundu badezakegu, jarri gurekin harremanetan.
Hilean arratsalde bat edo bitan ordu pare bat lagundu badezakezu, pozik hartuko zaitugu. Jarri gurekin kontaktuan!
Apaizak, gainera, eskatzen diguten gaixoei etxera jaunartzea eramateko eskuragarri gaude. Joatea nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan, edo behar duen norbait ezagutzen baduzu, ezagutaraziozu aukera hau.
Parrokiko Karitas
Behartsuen lehentasunezko aukera errealitatea izan behar da. Loiola-Martutene parrokiarteko karitasen zerbitzua daukagu. Bertan voluntario talde eskumendunak kasu bakoitza eta behar bakoitza aztertzen du, gure laguntza benetan eta eraginkorki gehien behar duenari iristea bermatzen duena.
Harrera hileko lehenengo lau ostiraletan da, arratsaldeko 6tatik 7tara, jaiegun eta abuztuan ezin, Tranbia kalea, 23n.
Boluntario bezala lagundu nahi baduzu, deitu (943 45 59 87) edo idatzi (martutenekoparrokia@gmail.com)
Karitasi ekonomikoki lagundu nahi badiozu, zure dirulaguntza hurrengo kontura egin dezakezu:
IBAN: ES23 2095 5010 3710 6248 4331
LITURJI TALDEA
Liturji ospakizunak Jainkoaren gorespenean gure parte hartzea dira eta gure kristau bizirako grazi iturri. Horregatik ahal dugun guztia zaintzen saiatzen gara. Irakurle, akolito, musikari talde batek gure ospakizunak duintzeko modu eskuzabalean laguntzen du. Parte hartu nahi baduzu, ongietorria izango zara. Parrokiko teléfono edo emailean jarri zaitezke kontaktuan.
Bizian Gora
Beti behar dugu Jainkoaren presentzia gure bizian, baina garai bakoitzak bere ñabardura eta kezka ezberdinak ditu. Zahartzaroan, bere muga eta atzerakadekin, fedeak eta kristau biziak balore berezia hartzen du. Bizian Gora taldeak Kristoren jarraipenean lan egiten du, Jainkoaren Hitzetik abiaturako hausnarketa eginez bere zirkunstantzietan. Kontaktuan jartzeko idatzi parrokira (martutenekoparrokia@gmail.com) eta arduradunarekin harremanetan jarriko zaitugu
Espetxe pastorala
Gure parroki eremuan “Martutenekoa” deituriko espetxea dago. Egindako legehaustearen mota edo larritasunaz kanpo, Jainkoak beti eskeintzen du bere barkamena. Eliza, parrokia, espetxeratuentzako Aitaren aurpegi errukitsua izan nahi du, beti aukera berria ematen dueña. Boluntario taldean parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan.
Ebanjelizazio Berria
Frantzisko aita santuaren nahia jarraitu nahi dugu eta “irteerako” Eliza izan. Hortik dator gure parroki biziak eskeintzen dizkigun aukeretan ebanjelizazio berriarekin gure konpromezua. Gainera, eta gure parrokiaren aukerak, oraingoz behintzat, ekimen haundiak ekiteko aukerak ez dituenez, Donostiako beste parrokietan sortzen direnak jarraitzen ditugu: Emauseko Erretiroak, Alpha Afariak, Kristau Ikastaroak, Ephetá Erretiroak…
Oso berritzaileak diren esperientzi hauetako batean parte hartzera animatzen zaitugu. Kontaktatu (10era linka) gurekin informazio gehiagorako.
Garbiketa Taldea
Liturji ospakinzun duinetarako beharrezkoak dira parroki tenpluaren txukuntasuna eta garbiketa. Inori ez zaio gustatzen etxea zikina edukitzea, eta Jainkoaren eta kristau herriaren etxea ere ez. Boluntario talde bati eskerrak parroki tenpluko garbiketa zaindu egiten da. Zure denbora eta lanarekin, hain beharrezkoa den lanean lagundu nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan.